sábado, 7 de abril de 2012

Hitchhiking home! Gora arrantzaleak!


07/04/2012 pd: aki empieza el viaje de Haizea y yo volviendo en autostop asi que las reflexiones estan en euskera, las traduciré para dar nuestras acventuras a conocer, spanish version down!






Goizean-goiz altxa ta etxetik atera gara! Jada euskeraz egin ahal dut koadernoa idaztean, bakarrik haizea ta biok gaudelako, abentura hasi daaa.


Pixka bat ibili ta laster Walterrek esandako errepidea aurkitu dugu, ta hor jada, sorpresa! Autostopista bat, mutiko gaztea, letoniarra. Ez doa gu goazen norabidean ta kartelak prestatzen ditugun bitartean kotxe bat gelditu ta agur betirako. Vilniuseko kartelak prestatu ta heldu da momentua! Atzamarra gora ta kotxeak kontazten txanda aldatzeko "Gorria gorria! Ez! Horko hori! GAzteak direlaaa!"


Azkenean kotxe gorri bat paratu gaitu, hockey entrenamendura zihoan gizona, izugarri ondo egiten zuen ingelsez ta letoniaren independentziaren inguruan egin digu berba. 10-12 km tara utzi gaitu, ta berriz ere prozesu osoa, azkenean kotxe laranja, 2 errusiarrekin, kruzean utziko gaituztela, 2o km beraiekin. Jada karteleko lehen herria pasatu dugu (Kekaba). Hemen 100 kotxe baino gehiago pasatu dira ta ezer ez, desesperatzen hasita, hotza! Azkenean Haizea , nekaturik belaunikoz jarri da lurrean, 2 segundu ta, kotxe berdea gelditzen ari da!


Gizon zahaz-zahar bat, 0 ingles baina ein bisschen deutch hitzgeiten duena. Bauskaraino eramango gaitu.


Altuera honetan "basque country" esateaz nekatuta inkluso Haizeak amore eman ta 3. saiakeraren ostean "Spanien" esaten du erdi marmarka. Vilniusera helduko gara? Batek daki...
Bauskan ondo irabazitako kafetxoa edan gasolindegi batean ta animo ta indarrak berriz gora! Bixia da nola aldatzen den gure animoa kotxe batetik bestera, itxarotean etsituta ta ez lortzekotan alternatibak pentsatzen (non egin lo etabar) ta kotxea lortzean, berriz, las putas amas! jajaja


Autostopa berriz ere, herri/hiri  baten irteeran egotean kotxe mordoa pasatzen da, 10 minuturen ostean... sorpresa! Kamioia da gelditzen ari den hori? Bai! Pasvalys-en utziko gaitu, beste 50km, not bad!


Kamioian igo, mundua hemendik beste perspektiba hartzen du, kamioliriak soilik errusieraz (ta letorieraz uste dugu) daki, beraz "spasiva" soilik esan ahal diogu, hori bai, behin da berriz errepikatu dugu, argi geratu dadin. Tipoak komunikatu egin nahi duela dirudi, pobre, majua dirudi.


Bidai hasieran beldur ta nerbio pixka bat izan arren, bioi pasatu zaigu jada, izugarria da esperientzia hau, pixkanaka-pixkanaka aurrera, ordutegi finkorik gabem ailegatzeko data zorrotzik gabe.Berdin dio helburura ailegatzen ez bagara, bidetik geldituko gara lotara! o egoerarik txarrenean, trena!


Somos caracoles :)


Kamiolariak zeozer esan nahi du baina ez diogu ulertzen, argazki makinaren keinua egin ta nolabaiteko "area de descanso" batean paratu da. Zer ostia? Hirurak kamioitik jeitsi  (poltsak han utzita) ta Haizeak esan didan lehenengo gauza nik buruan nuenaren berdina "bueno behintzat dni-a ta mobila gainean dituzu".


Metro pare batzutara, hara! Hartza, kaiola batean ta jendea inguruan argazkiak ateratzen. Abandonaturik zirudien lekua mini-zoo/reserba moduko bat da! Kamioilariak turismo egitera eraman gaitu! Ostruka eta oreinak ere bazeuden. Bitxia honen tipo "serio ta hotza" toke sensible honekin harritzea.


gure kamioia :)


GAsolinera batean kamiotik jeitsi ta Riga 109 kmtara ta Vilnius 176ra dagoela ikusi dugu, aurrera goaz! Gasolinaren prezioa ikustean orain "currency" berria dugula ikusi dugu, ta Haizeak 3 hemengo-txanpon = euro bat izango direla esan du. Latvian "latiak" baziren, Lituanian "Lituak" izango dira?
Atzamarra gora ta Vilnius jartzen duen kartela.




Mutil batzuk bromatan edo gelditu dira, baina "fuck" keinua egin ta gainera 4 zirenez pikutara bidali ditugu. Kotxe gris plata, falsa alarma diren bi kotxeak grisak izan dira... 5minutu eta... kotxe beltz bat paratu da! Vilniusera doa, honen errez! titi!


Gidariari hemengo txanpona zein den galdetu ta nahiz eta ingles 0 dakien "litas" dela esan digu, ta 1euro=3litas direla, Hirukoa Haizea ta bere intuzioantzat!
...
Bi ordu inguru tipoaren kotxean, lasai lasai, gure mobidetan pentsatzen, Haizea lo ere geratu da! Tipoak ez zuen 100km/h ak pasatzen, lasai lasai 13:45an Vilniusen ginen, mision cumplida!


"A las afueras" dagoen zentro komertzial batean utzi gaitu, gure lehentasunak baño-info office-jan-motxiak utzi dira, ta han bertan jan dugu indarrak hartzeko (rigako restaurantean antzera, nahiko merkea be)  hirira joan busean ta hemen tipa batek ingelesez egin digu, gero beste bateri galdetu eta honek be ingelesez zekien, gainera oso majua izan da ta tourist information bulegora nola heldu azaldu digu.


Tourist info ta tren geltokira gauzak konsignan uzteko, ta abenturara! Arratsalde bakarra hiri-kapital bat ikusteko. Eskerrak couch surferra 21.30an heltzen dala etxera! Derrigorrezko argazkia leku bakoitzean (jendeak argazkiak txarto atera dizkigunarren) ta mila eliza bidean! PAisaje polit politak ikusteko mendia igo ta guzti!




First conclusions about Riga:
-Elizez josita!
-Jendeak ez daki argazki puta bat ondo ateratzen.
- Jendeak ASKOZ ingles gehiago daki.
-Merkea da.
-Mutil (oso oso) guapoa topatu dugu :)
- Ez da horren sobietikoa (rigakin konparatuta)


Mapan markatutako gauza guztiak behin ikusita Estonian geundenetik jan nahi genuen izozkian bila joan gara, merezi dugu gaurko bidaiaren ostean! Krsiton kopa eskatu dut, txokolatezkoa ta Haizeak bi bolako kukurutxoa (bere kukurutxo maitea!) yogurrezkoa nozki! Dendariari 3 zapore diferente dastatzeko eskatu ostean...




Pd: Esan beharra dago Haizea bidaikide paregabea dela! Ez da inoiz nekatzen, ondo pasatzen dugu elkarrekin, nahiko parecido pentsatu ta biak azkar-azkar inbiltzen dugu!
...
Izozkiaren ostean indarrak gelditzen zaizkigu (ez dakit nondik ateratzen ditugun, ejjjke somoj vajjkas) ta ikusi gabe dugun irlatxo bat ikustera goaz. Uste dugu hau dela Walterrek  Copenhagueko Kristianiarekin konparaty zuena. Egia esan oso bohemioa dirudi, ta pixkat yonkia, baina oso polita da, cierto encanto edo zeoer du. Gainera bere konstituzio propioa du irlak:


Republic of Užupis

CONSTITUTION

1. Everyone has the right to live by the River Vilnelė, and the River Vilnelė has the right to flow by everyone.
2. Everyone has the right to hot water, heating in winter and a tiled roof.
3. Everyone has the right to die, but this is not an obligation.
4. Everyone has the right to make mistakes.
5. Everyone has the right to be unique.
6. Everyone has the right to love.
7. Everyone has the right not to be loved, but not necessarily.
8. Everyone has the right to be undistinguished and unknown.
9. Everyone has the right to idle.
10. Everyone has the right to love and take care of the cat.
11. Everyone has the right to look after the dog until one of them dies.
12. A dog has the right to be a dog.
13. A cat is not obliged to love its owner, but must help in time of nee.
14. Sometimes everyone has the right to be unaware of their duties.
15. Everyone has the right to be in doubt, but this is not an obligation.
16. Everyone has the right to be happy.
17. Everyone has the right to be unhappy.
18. Everyone has the right to be silent.
19. Everyone has the right to have faith.
20. No one has the right to violence.
21. Everyone has the right to appreciate their unimportance.
22. No one has the right to have a design on eternity.
23. Everyone has the right to understand.
24. Everyone has the right to understand nothing.
25. Everyone has the right to be of any nationality.
26. Everyone has the right to celebrate or not celebrate their birthday.
27. Everyone shall remember their name.
28. Everyone may share what they possess.
29. No one can share what they do not possess.
30. Everyone has the right to have brothers, sisters and parents.
31. Everyone may be independent.
32. Everyone is responsible for their freedom.
33. Everyone has the right to cry.
34. Everyone has the right to be misunderstood.
35. No one has the right to make another person guilty.
36. Everyone has the right to be individual.
37. Everyone has the right to have no rights.
38. Everyone has the right to not to be afraid.
Do not defeat.
Do not fight back.
Do not surrender.



Polita ez da? Hauen artean biontzat dedikatutakoa dago:




Honen ostean hiri osoa goitik behera pateatu dugula esan daiteke ta motxilak hartu ta busera goaz Simonaren (couch surferraren)etxera joateko. Lucky us, busa justo justo lortu dugu ta! Supermerkatuan betiko fruta, gosaria ta bokatak egiteko stuff-a erosi ta etxera.


Zoramen momentua apartamentua aurkitzen ez genuenean, mutil bat kotxetik jeitsi da laguntza behar genuen galdetzen, perfkto ingles ta couchsurferrak ginen galdetu digu. Jendea hemen oso maua da, benetan.


Azkenean Simona etorri da, lanetik zetorren, oso neska majua ta apartamentua polit-polita, oso cozy-a, txikitxoa baina garbi garbia, SAga, bere katua ezagutu dugu, Ianen katuak baino askoz politahoa ta lasaiagoa, etxeak ez du katu usainik.


Hartu dugun dutxa prgasmikoa izan da, ta afaria (pasta inprobisatua filadelfia ta tunakin) ere goxo goxoa, nekeak janaria asko hobetzen du.


Simonak zerbeza erosi du guretzako, ta hor egon gara hirurak kontu-kontari zerbeza edaten. Biharko ibilbidea interneten begiratu ta ohera! Sofa-kama erraldoian 3 minututan hartu dugu lo, erlojuen Tik-tak madarikatua entzu ere egin dabe...


08/04/2012






6:30ean altxatu ta euria egin duela ikusi, mierda! Ez dugu blai eginda errepide ertzean egoteko gogo handiegirik... bueno, azkar batean gosaldu, Simona itzartu agur esateko  ta abentura bila!


Abentura? desesperazioa! Irteerako errepidean zehar puntu desberdinetan denbora lusez egon ta paratu duen gauza bakarra taxi puto bat izan da. Behintzat xirimiri xuabea baino ez du egiten. Desesperazioa! agonia! Vilniusetik aterako ez garela pentsatuz, gainera bide luzea dugu aurretik, Bydgoszcz-era heldu behar dugu, han daukagu Couch-surfing-a akordatuta behintzat...


Aurrera egin ta hiriaren kanpoaldean semaforo bat ikusi dugu, ez da leku txarra. Kaunaseko kartela atera ta ea zorterik dagoen...


Aste santua da ta nabaritzen da trafikoa eskasa dela.


15 min... Mutil batzuk paratu dira baina ez doaz gure hirira, hala ere nolabaiteko esperantza dugu, ez gara inbisibleak... hori bai, kotxea zer kolore zuen?? gris plata! 


5 Minutu, nik apostua egin: 15.kotxe gorria pasatu orduko hartuko gaituzte, Haizeak dino urdin ilun kolorekoa izango dela. Lehenengo kotxe gorriaren ostean, kotxe urdin iluna gelditu da!


Bikote hippie bat da, tipoak ile luzetxoa ta kamisa original-originala darama, Kaunasera doaz :). Oso bikote majua, from basque country garela esatean tipoak esan du badakiela euskara dela gure hizkuntza satelitean ikusi duelako.


Biek esperientzia dute HItchhikingean ta aholku asko eman dizkigute, beste errepide hobeago batetik joateko (poloniakoak kaudro bat direlako) kamioi bat paratzea erreza izango dela guretzat.. tipo bitxiak biak, baina energia positiboa transmititzen duten horietakoak, Estokolmon bizi dira baina tipoaren aita kaunasekoa omen dago.


HAizeak bere Dimako etxera gonbidatu ditu. Kaunasen utzi gaituztenean beren tarjeta eman digute eta zorterik ez badugu beren etxera joan ahal dugula esan, gure bila etorriko direla. Maju-majuak, ezagutu ditugun jenderik interesgarriena, pena berriz ikusteko aukera minimoa izatea...


Gasolineran kafea hartu ta berriz ere errepidera, segituan kamioi bat paratu da ta badirudi barsobiara doala!  (gure lagun hippiek karretera horretan askoz auker gehiago izango ditugula esan digute) ta berarekin montatu gara.


Adomasi mezua bidali diogu: "Thank u very much, you were very nice, gave us hope and good advice. People like yoy make world a better place. Hope to see you in basque country"


Tipoa saiatu da zeozer esaten baina 0 ingles ta alemanera minimoa daki. Azkenean 100km ostean gasolinera batean paratu dugu. Ingeleseko gida atera ta ahal izan duena egin du gure kamiolariak (ke mono, intentando komunikarse) ta esan digu 22.00 etan aterako dela Barsobiara.


Beraz, hitchhikingean saiatu gara berriz. Sekulako HOTZA! erdi elurretan ta 20 minuturo are bat kotxe pasatzen dira. Igandea da, karretera kutre batean (nahiz eta poloniako errepide nagusia izan) ta gainera easter holiday putetan...


Hotzak akabatzen gaudenean gasolineran satu zeozer jateko. Berriz atzamarrak gora gaudenean gure lagunkamioliaria etorri ta (bere gida begiratzen egon omen da ordu batez) 22.00ak arte kamioentzako trafikoa itzita dagoela esan digu, horregatik kamioi guztiek egiten dute gutaz pasatu!


dA igual, burugogorrak gara ta han segitu dugu, gero gasolinerako komunera. Ez dago komunik, baina han geratu gara pena ematen ta dendariak pertsonalarentzako komunean sartzen utzi digu. Gero gure kamioi gidaria etorri da zeozer jatera ta errusiarrez egin du dendariarekin berba, ta dendariak nirekin alemanez, imagina dezakezuete zelango egoera bitxia ez?


Azkeneab esan diogu, saiatuko dugula kotxeren bat arrapatzen ta kamiolaria 22.00ak arte han egongo dela. Gero lituano batzuk etorri dira ta haiei galdetu die dendariak ingelesez dakiten, gurekin berba egiteko, ta haiek dendariari, ta dendariak kamioi gidariari (hobeto elkar ulertzeko, nire alemana ez da horren ona). Azkenean esan digute igual fronteran aukera gehiago ditugula, asi k berriz ere hitchhiking egitera.


Gasolinerako gizonak kartoi erraldoi bat eman digu kartela egiteko, gasolinera osoa mobilitzatu da gu laguntzeko, egoera surreala benetan. Beste kamioilari batekin ere lahgun egin gara ta guzti!


Berriz ere konprobatu dugu maldizio moduko bat dagoela kotxe gris platekin, 5 edo 6 aldiz gertatu zaigu ya kotxe bat gelditu ta posible ez izatea, taguztiak gris platak!! Hitchhikingean genbilela pentsatu dugu hau arantzan egitearen modukoa dela, pazientzia behar da, erreza da desesperatzea, baina pikatzen dutenean (amagoa bada ere) sekulako ilusioa egiten du. Metaforekin jada jajaj. Behintzat 22etan kamioiaren "koltxoia" dugu, ta ez dugu etsi.


HItch, hitch, hitch... ta kotxe urdin hori gelditzen ari da! bai bai!! Warsowera doa, kamioikoei oihu bat eman eskerrak emateko ta biak bozina jotzen hasi dira, yupiii!


Adomasek esan digu Barsobiatik beti daudela trenak berlinera 6ak aldera, igual zorte pixka batekin helduko gara, bestela emen gaua pasatu beharko dugu, o nork daki ... holakoa da autoesopisten bizitza eroa! Abenturaz abentura!


Pd: "eskerrik asko" hizkuntza guztietan esaten ikasi dgu, hori da ikasi dugun gauza bakarra, baina sentimendu handiakin esaten dugu:


Helsinki (Finlandesa): Kitos
Tallin (Estoniera): Aita
Riga (Letoniera): Paldiés
Vilnius (Lituaniera): Atchu
Errusiera: Spasiva


Mila esker autostopean inbisibleak ez garela erakutsi diguzuen guztioi!


Hartu gaituen tipoa luxenburgora doa baian barsobian egiten du atsedena gaua pasatzeko, estoniakoa da baina lan arrazoiengatik luxenburgora doa (o alderantziz, jada nekatuegi nago ondo ulertzeko) traduktorea omen da ta gazte zenean autostop egiten zuen ta bere buruari hitza eman zion kotxe propioa izango zuenean autostopistak hartuko zituela. Bere telefonoa eman digu bihar goiz goizean berriz hasiko delako errepidean ta igual Berlinetik gertu utzi ahal gaituelako.


Tren geltoki zentralera goaz, tipoak hurbil uzten gaitu ta horko tipa borde batek Berlinerako trena hartzeko geltoki zentralera joan behar dugula "esaten" (keinuka) digu. Ez dakigu zein ordutan dan trena asi k korrika egin behar dugu galtzeko arriskua dugulako!


Pekin Express momentua hasi da, biak korrika bus baten atzetik, jendeari galdezka, tranbian ordaindu barik sartu ta gure parada topatzen... Barsobia izugarri handia da, sekulako eraikin erraldoiak, ta nahiko politak, dirudienez.


Inurriak gara, inurriak korrika Barsobia erdialdean!


Tren geltokian, para variar, ez zekiten ingelesik, baina tipa moldatu da (borde-borde) zuzenean doan trena galdu dugula esateko ta daukagun bakarra paradakin dela ta gauean. Informaziora joan gara beste lekuren batera trenki dagoen jakiteko. Hemengoak aurrekoak baino ingles gutxiago zekien ta ileran zegoen mutil bati laguntza eskatu diogu (ingles traketsa honena ere, baina tira), maju majua zen ta asko lagundu gaitu, agur esatean sagar erraldoia eman digu, egoera bitxia berriz ere.




Berlineko trena 23tan da, ta 20ak dira... barsobia express! Gauza garrantzitsuenak ikusteko 2 ordu ditugu, challenge accepted! Plano bat lortu ta Hard-Rock kafean galdetu. Hasi da karrera! BArsobia polit polita da, erraldoia ta mila kale erraldoiekin. 


Barosbiako lehenengo inpresioak (eta azkenak, 2 ordu baino ez ditugu ta!)


- "bidaian egondako hiririk eta politena" (Haizea)
- Jendeak 0 ingles.
- Gauean ikusi dugun arren egunez bueltatuko gara noizbait (pd: 2 aste barru marta hor egon zen :) )
- Victorrek arrazoia du turismoa gauez oso polita izan daiteke.


Getokira rebentatuta itzuli ta afaldu. Trenera igo ta "kamarote" modukoak daudela ikustean gure kanpamendua montatu dugu, ahalik eta pinta txarrena eduki dezan (inor sartu ez dadin) ta eserlekuetan etzan gara lo egiteko. Lo seko bidai osoa, pikak zetozen momentuetan izan ezik.








09/04/2012








Berlineko trenean gosaldu ta irakurri (Haizeak lo egin) ta 8:15ak orduko han ginen, Berlineko estazioren batean galduta. Informazio bulego moduko batean totalmente nahigabe haizeak mapa bat eraman du for free ta horri esker taxistei autostopa non egin galdetu ahal izan diegu. Taxia autopistako irteerara hartu ta choferrak esan digu egun txarra zela gaur, puto aste santua,,,


15 minutu inbisible mode on egon ta gero Hamburgorako kartelatik, tipo batek esan digu hori ez zela Hamburgorako irteera ta beste batera eraman gaitu furgonetan. Hemen arrantza ez du emaitza handiegirik eduki, oso kotxe gutxi daude.


Ordu baten ostean lekuz aldatu gara, erdi desesperatuta. Ibili ta ibili ostean, hanburgorako beste desbiderapen bat ikusi ta hemen berriz arrantzan. Nire bihozkada ta Haizearen animoak ez dira ezertarako balio, desesperazioa berriz, Vilniusen pareko egoera latza, animo bultzada behar dugu, ta azkar.


Ditugun azkenengo indarrekin saltoka hasi ta bapatean iruditu zaigu kotxe bat gelditu egin dela, Bmw serie 1 beltza, nire ametsetako kotxea! jajajaj Ez doa hamburgora, Schwein deitturiko herri batera baizik, baina lekuz aldatzearren berarekin goaz. Esan dihgu hobeago dela errepide generalean jarraitzea, ta uste dut gas station batean utziko gaituela, kotxean gauz oraindik.


Pd: 170km/hak ikusi ditut...


...


Bueno bueno bueno, gauzak asko aldatu dira denbora gutxian, Alemaniako tipoak area de deskanso oso handi batean utzi gaitu, 40 urte izango zituen, igual gutxi batzuk gutxiago, baina oso ondo kontserbatzen zen, tipo ona ta ondo jantzita, "guapete" esan du haizeak.


Dirudienez 24 urte zeramatzan Berlineko neskalagunarekin apurtu berri du, poor him.. Joan aurretik esan digu aparkatuta dauden matrikulak begiratzeko ta igual nonor Danimarkara doala.


Kotxetik atera aurretik euria hasi du, bueno... zorte txarra ere eduki behar genuen. Konfesatu behar dut nire paniko momentua pasatu dudala, Hanburgotik 100 kmtara, ta inor ez bagaitu hartzen? Kafetegian egin ahal dugu lo baina... 


Hala ere Haizena en accion jarri da ta matrikulei begira joan da. Autobus bat ikusi dugu ta matrikulei begira zegoela autobus bati galdetu dio (silkeborrera zihoan busa) ea beraiekin joan ahal ginen, nahiko borde erantzun digu ilegala zela ta guk jakingo genuela txoferrari galdetu nahi genion (ta ziur bera enkargatuko zela txoferrari ilegala zela gogorarazteaz). Hala ere ondoan kamioi bat zegoen danimarkako matrikulakin, trafika itxita zegoen kamioientzat baina hala ere motorra arrankatuta duenez galdetu egin diogu. Danimarkara doa, eta eramango gaitu!! yupiii


Behin kamioian esan digu Flensburgen (frontera alemaniakin) 50 minutuko parada egin behar duela eta gero vejlera doala (aarhusetik 50 kmtara). Peeeerfecto, zorte apur batekin gaur etxean egingo dugu lo! 


Tipoa polakoa da, ez dakigu nola deitzen den bana "junior" deitzen diotela esan digu, nahiz eta trakets, ingelesez daki. Maju majua da, ta kamioian bere alaba txikiaren argazkiak ditu. Flensburgen bere konpañiako tokian dutxa hartu ahal dugula esan digu ta oraintxe bertan jarpeta bat eman dit idaztean hobeto apoyatzeko. Zigarro bat eskaini digu ta ezetz esatean "can I smoke?" galdetu du, k majete.


Violador en potencia hutsa izan daiteke (esango zun arik, "los k mejor pinta tienen son los peores!") baina onartu beharra dago hola izatekotan ondo disimulatzen duela...


Haizeak esan dit bidaia amaitzen dagoela jartzeko koadernoan, rebentatuta nago ta txartu usaintzen dugu, baina pena ematen dit abentura amaitzea, izugarri izaten ari da.


Flensburgen paratu ta beste bi kamioliarien komentario nazkagaarriak entzun ditugu, polakoz ziren baina imaginatu ditugu, hala ere junior oso majua. Kamioi konpañiaren eraikinean jan dugu (bazkaria arratsaldeko 5etan). atento haizean komentarioa
"hemen giltzapetu ta inork ez zun jakingo nonn gauden.... si hay k follar se folla"


arraroa dirudien arren horrekin bromak egiten badabil, ziur sentitzen dalako izango da, espero! jajaja


Berriz martxan ta vejlen utzi gaitu tipoak, hemen autostop saiakera traketsa egin dugu, oso nekatuta gauz ta trena hartuko dugu, erdia ordaindu dugu gazte txartela dugula esanez, gero trenean eskatu digutenean tontoarenak egin ta listo.


Aarhusera ailegatu, etxea ikusteko gogoal! besarkada ta bihararte lagun!


Milesker bidaiagatik arrantzale!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

VERSION BETA

London, Berlin, Madrid, Danubio... Coming soon