2011/06/08
09:21
Buongiorno! Ezer gutxi lo egin eta gero erdi lo (Amaia guztiz, REM fasean por lo menos) esnatu eta gosaldu eta presaka abiatu gara Zabalburuko geltokira. Barregarria izan behar zen bi neska (bat orraztu gabe ¬¬) korrika ikustea kalean behera maleta ta guzti.
San Mamesen busaren zain egon gara ordu erdiz (bueno ez, gutxiago, baina luzea egin zaigu) gainera busa berandu etorri da eta bihotzekotik gertu egon gara...
Santanderreko bidean musika entzun dugu girotzeko edo, ta euria ikusi.
Santanderreko bus geltokia erraaaaaldoia dela ikusi ta gero, aeroporturako busa bilatu (kalean zegoen gizon zoroak lagunduta) eta honantz abiatu gara.
Aireportua marabilla bat da, huts-hutsik dago eta dena lasaitasunez egiteko denbora dugu. Amaiak bokata erdia (bai, goizeko 9:30ak eta bokata erdia jaja) jan du eta ni orraztu naiz azkenean. Orain, ordubetea dugu aurrean hegazkinera igo baino lehen. Yu pi.
13:26
Siamo arrivate in Pisa (in edo a?? Lehenengo zalantza Yupi!) Il azafato era molto feo, vogliamo vedere a Marco per favore, il cachondi azafato di Roma. Abbiamo dormito un po ma siamo molto stanche. Nel avioneto (avinoaaaaaco) i azafati fei non callabano e non abbiamo posso dormire molto.
Abbiamo visto due bambini bellisimi, Marco e Lucca, e abbiamo pensato di casarni con loro quando loro hanno 18 anni.
Siamo aspetando al’autobus. Amaglieta ha mangato un rico gelato.
20:10
Florentzian al fin!! Bus bidai terapiagarri eta lasaiaren ondoren euritan blai zegoen hiri polit batera geldu gara. Euri zaparrada eder batek ongietorria eman digu, baita euritakoak saltzen zituzten milaka “dendari” ere. Busa hartu nahi genuen (eta jaun batek lagundu gaitu ta guzti) baina euriagatik itota hiltzeko beldur ginenez taxia hartzea erabaki dugu. Si, nos la hemos jugado.
Zenbat kobratu behar zigun?? 10 €? 20€?amaiak entzunda zuen turistei bikoitza kobratzen dietela, BIKOITZA! Eskandalua montatzeko prest geunden 13,20 € direla esan digunean. Bueno bale, I can handle that.
Albergera heldu eta 1000 ordu reception-en egon ondoren logelara iritzi gara. Albergea konbentu zahar bat da, eta, Amaiak dioen moduan, bildurra emateaz aparte, handia eta misteriotsua da. Ta gure gela erraldoia! Bueno ez, baina 10 pertsona egon beharreean 6 gaude, ta haietako bat idazlea ☺
Deskantsatu ostean guapakjarri ta zentrura joan gara. Ikaragarria da Florentzia, pizza “trancio” bat jan eta sekulako iluntzea ikusten ari gara zubi baten eserita. Romantic mode on.
Aipatzekoak:
- Mariandresan abesten Pisan
- Komunetako tipo majua: “you’re beautiful already, girls”
22:30
Izozki bat jan eta gero (muerte por sobredosis de azucar y empalago, ni?? Izozki batekin nazkatuta?? Ahlala!) beste bueltatxo bat eman dugu bizitzari buruz hitz egiten. Erabaki dugu guztiaz (eta guztietaz) paso egingo dugula.
Lehen ahaztu zait esatea baina mutil IKARAGARRIAK daude hiri honetan, lehen, busean, bat ikusi dugu Ian Somerhalderren antza zuena (niretzat behintzat).
Gazte asko ikusi ditugu, aurkitu behar dugu “jaia lekua”, bihar galdetuko dgu ☺
Neke neke egind gaude ta 22.30etan ohean gauz. Bihar informazio gunera, Duomora ta nork daki nora gehiagora!!
Buona notte!
“Mariandresan Mariandresan
gorotza
zazpi libra ta zazpi libra ta...”
09:21
L’odisea di Amaglieta e Martini
San Mamesen busaren zain egon gara ordu erdiz (bueno ez, gutxiago, baina luzea egin zaigu) gainera busa berandu etorri da eta bihotzekotik gertu egon gara...
Santanderreko bidean musika entzun dugu girotzeko edo, ta euria ikusi.
Santanderreko bus geltokia erraaaaaldoia dela ikusi ta gero, aeroporturako busa bilatu (kalean zegoen gizon zoroak lagunduta) eta honantz abiatu gara.
Aireportua marabilla bat da, huts-hutsik dago eta dena lasaitasunez egiteko denbora dugu. Amaiak bokata erdia (bai, goizeko 9:30ak eta bokata erdia jaja) jan du eta ni orraztu naiz azkenean. Orain, ordubetea dugu aurrean hegazkinera igo baino lehen. Yu pi.
13:26
Siamo arrivate in Pisa (in edo a?? Lehenengo zalantza Yupi!) Il azafato era molto feo, vogliamo vedere a Marco per favore, il cachondi azafato di Roma. Abbiamo dormito un po ma siamo molto stanche. Nel avioneto (avinoaaaaaco) i azafati fei non callabano e non abbiamo posso dormire molto.
Abbiamo visto due bambini bellisimi, Marco e Lucca, e abbiamo pensato di casarni con loro quando loro hanno 18 anni.
Siamo aspetando al’autobus. Amaglieta ha mangato un rico gelato.
20:10
Florentzian al fin!! Bus bidai terapiagarri eta lasaiaren ondoren euritan blai zegoen hiri polit batera geldu gara. Euri zaparrada eder batek ongietorria eman digu, baita euritakoak saltzen zituzten milaka “dendari” ere. Busa hartu nahi genuen (eta jaun batek lagundu gaitu ta guzti) baina euriagatik itota hiltzeko beldur ginenez taxia hartzea erabaki dugu. Si, nos la hemos jugado.
Zenbat kobratu behar zigun?? 10 €? 20€?amaiak entzunda zuen turistei bikoitza kobratzen dietela, BIKOITZA! Eskandalua montatzeko prest geunden 13,20 € direla esan digunean. Bueno bale, I can handle that.
Albergera heldu eta 1000 ordu reception-en egon ondoren logelara iritzi gara. Albergea konbentu zahar bat da, eta, Amaiak dioen moduan, bildurra emateaz aparte, handia eta misteriotsua da. Ta gure gela erraldoia! Bueno ez, baina 10 pertsona egon beharreean 6 gaude, ta haietako bat idazlea ☺
Deskantsatu ostean guapakjarri ta zentrura joan gara. Ikaragarria da Florentzia, pizza “trancio” bat jan eta sekulako iluntzea ikusten ari gara zubi baten eserita. Romantic mode on.
Aipatzekoak:
- Mariandresan abesten Pisan
- Komunetako tipo majua: “you’re beautiful already, girls”
22:30
Izozki bat jan eta gero (muerte por sobredosis de azucar y empalago, ni?? Izozki batekin nazkatuta?? Ahlala!) beste bueltatxo bat eman dugu bizitzari buruz hitz egiten. Erabaki dugu guztiaz (eta guztietaz) paso egingo dugula.
Lehen ahaztu zait esatea baina mutil IKARAGARRIAK daude hiri honetan, lehen, busean, bat ikusi dugu Ian Somerhalderren antza zuena (niretzat behintzat).
Gazte asko ikusi ditugu, aurkitu behar dugu “jaia lekua”, bihar galdetuko dgu ☺
Neke neke egind gaude ta 22.30etan ohean gauz. Bihar informazio gunera, Duomora ta nork daki nora gehiagora!!
Buona notte!
“Mariandresan Mariandresan
gorotza
zazpi libra ta zazpi libra ta...”
09/06/2011
Notata di merda!
13.30
Hori da logelako italiar zoroak esan digun lehenengo gauza gaur goizean, asuntoa da atzo, nahigabe bada ere, lagunak egin genituela. Lehenengo Tomaso italiar zoroa ezagutu genuen, Piullakoa edo, hegoaldean. Ingelesez ezer gutxi esateko kapaza eta hala ere ordu ediz egon zen gurekin hitz egiten Penelope Cruz-en “enkantuari” buruz. Egoera arraroa gu ohe barruan (ni prakarik gabe) ta bera han isildu ezinik...
Gero logelako idazle misteriotsua etorri zen, Tomaso berehala egin zen bere laguna, nahiz eta ingelezsez tutik ere ez ulertu. Californiarra da eta Quentin du izena, (100 puntu irabazi zituen berehala) eta Europan zehar bidaiatzen ari da.
Tomasok Californiako intxaurrei buruz “hitz egin” (italieraz esan eta guk itzultzen saiatu)ostean Quentinekin elkarrizketa interesgarria eduki genuen. Basque Country-ri buruz ere egin genion berba jaja.
Ondoren gelako tipo sexy-a sartu zen. Quentinek esan zigun Arizonakoa dela eta Kanadan egon ostean hona etorri den artista omen dela. Kriston MORBOA du gizonak (bai, gizona, eta ezkondua gainera, ez gaude burutik sano). Azkenean argia amatatu eta ohera joan ginen. Ta hemen hasi zen ametsgaiztoa. Quentin, Tomaso eta logelako 6. Pertsona misteriotsua( ez dugu oraindik ikusi) sekulako ZARATA egiten zuten zurrungaka. Quentinek inklsuo hitz egin eta Oihu (sekulako garrasiak) egiten zuen.
MESEDEZ!!!! (ozen esan... jajaja Amaia ta bion arteko broma)
Amaiak ez zuen lorik egin 00.000tatik aurrera, ta ni 02.50ean esnatu ta urduri jarri nintzen. Gainera italiar subnormalak nire ohetik tira egten zuen “que no soy yo gilipoyas!” esan arren.
Horrela 50 minutuz egon ostean Tomasok (berriz ere) txalo batzuk eman eta MIRARIA! Betirako amaitu ziren zaratak.
Halle-fucking-lujah!!
Goizeko 9:00etan esnatu gara azkenean ta gosaria hartu. 3 € ordaintzeko oso ondo, baina ezin izan dugu gerorako ogirik lapurtu L
Busa hartu eta Duomora joan gara. Hemen eguneko mutilik guapoena ikusi dugu (papertxoak ematen zituen 17 urteko mutila (sentitzen dut amaia) ta Amaia maitemindu egin da.
Duomon vertigo atakea izan dudan arren, merezi izan du 8 € ordaintzea horrelako paisaia ikusteko.
Bueltatxo bat eman eta bazkaldu dugu, Amaia txakur batekin maitemindu da.
16:30
Gatzik gabeko ogiarekin egindako ogitartekoak erosi eta gero albergera itzuli gara, erdi mareauta. Albergoan berri txarrak Martitak mobida du berriz ere erasmusarekin, yu-pi.
Dutxa eta gero dena konpondo dela uste dut, eskerrak, orain, siestatxo bat agian?
00:13
Bai, 20 minutuko siestatxoa, ta gero, guapak jarri ta kalera irten. Gelato bat jan dugu beste gelateria batean (ez, oraingoan ez gara empalagatu) ta Michelangelo piazzalea urrunegi zegoenez bueltatxo bat eman ta jatera joan gara (afaltzera) nik berriz ere maitemindu naiz jajaj.
Gero festa-lekua aurkitzen saiatu gara, baina ez da zorte handiegirik egon, hori, ta pixkat deprimituta geundela....irtenbidea?? Gofre bat txokolatearekin.
Tipo batzuk gurekin hitz ligatzen ¿? saiatu dira ta beste batzuk urrunetik haiekin joateko esan. Hola, solo queremos irnos de fiesta! Zer gertazten da italian?
Etxera, etsituta, gindoazela tipo batek taberna batera joateko flayerrak eman dizkigu. Seinale bat zelakoan edo joan egin gara. Han rubio polit polita ikusi eta Albaniar kutre eta arraro batzuekin hitz egin dugu. Etxera joan gara.
Albergean Quentin ikusi dugu, horren potxoloa den tipoak ezin du zurrunga eskandaloso horiek bota!! Sienara joateko Busa hobeagoa dela esan diot. Logelan gaude eta egingo duen zarataren beldur gara. Zer pasatuko da gaur gauean??
PD: artsta Sexya diabetikoa da, kriston morboa izanten jarraitzen du ajjaja.
2011/06/10
12:35
Momentuz izenbururik gabe.
Gau on (eskerrrak!) baten ostean (Quentinek pixka bat bakarrik egin du zurrunga eta goizeko 3etan tipo berrria etorri zaigu logelara) gosaldu eta abiatu gara.
Hala ere atzo gauen gauza oso “inkietantea” deskubritu genuen: Quentinen perfila nik oso ondo ezagutzen dudan pertsona desatsegin baten antza izugarria du. Zurrungek ez zuten lortu bere potxolotasunarekin amaitzea, baina datu hau bai, guztiz, kaput.
PD: artista sexyak zurunga egiten du ere ¬¬
Piazzale Michenlangelon paisai izugarria ikusi ostean buelta luzea eman dugu Florentziaren “beste aldean”.
Nik 62 zenbakia eta Paoloren mila einale ikusten ditut.
Beroa. Nekea! Plaza batean deskantzatzen J
PD: tomaso joan egin da Kasi k mejor.
13:52
Jaten gaude, Malaostia de estomago vacio delakoak guregan eragin handia baitu. Luccara joateko infoa eskatu eta gaur edo bihar tren bat hartzeko planak egin ditugu J
Kaletik beste seinale bat ikusi dugu: sekulako mutila bizikleta batean, Paolo fijo.
Orain usoekin borrakan gabiltza, muffin goxo bat jan aurretik.
14:00
Muffina=orgasmo gastronomiko.
21.31
HABIA UNA CALLE MÁS VACÍA , PERO MURIÓ
Bazkaria eta gero egun hauetan planeaturiko erosketak egin (haien artean txanpu normala eta ez atzoko suabizante putamierda) eta etxera joan gara erdi hilda (beroa).
Dutxita ta postalak idaztera, gero melankolia momentua (como no, “dos lerdas en florencia” se tenia k llamar esto) eta Amaiak lo pixkat egin du.
Albergean igaro dugu arratsaldera, terapia, mimoak, barreak, plantxak pasatu... orain afaritxoa ta intentzioa mozkortzea da, nola amaituko da hau? Batek daki. Espero dezagun atzoko gau frustrantea baino hobeagoa izatea.
PD: atzo ez genuen kontatu erdi-hile frikiaren istorioa. Ondoko gelaren batean buru erdiua rapatuta ta beste erdia ile luzetxo ta beltz beltza duen tipoa dago. Atzo komunean geundela (mixtoak dira) kamiseta gabe eta titietan espuma zuela etorri zen. Burua (ile gabeko partea) rapatu ta tripako ileak rasuratu zituen. Joatean salida triunfal batean tropezatu ta iaia jausi zen.
Amaia eta biok barrezka egon ginen hurrengo bi orduak.
Bai, pixka bat krudela agian, baina, onartu beharra dago: hori normal-normala... ez da.
2011/06/11
11:10
Atzo “litroak" (garagardo eta kalimotxoa) egin genituen Santa Maria Novella plazan. Amaiak, berriz ere (2.aldia ya) mapa galdu zuen. Albergean ez dira gehiago geratzen. Hemendik aurrera ez diot utziko garrantzi minimoa ere duen paper zatirik.
Asuntoa da zerbeza pare bat gainean genituela kaleetatik ibiltzen hasi ginela (pisa egitteko izkinaren bat bilatzen egia esan). Bapatean 3 italiar “nagusitxo” etorri zitzaizkigun.
Nahiz eta hemen kontrakoa ikusi dugun, hauek oso tipo majuak ziren, Stefanok Duomoa baino altuago dagoen miradore bat gomendatu zigun eta Niccok bar-pub batera eraman nahi gintuen baina hutsik zegoen. Azkenean beste festa leku batera nola joan esplikatu ziguten. No pulpismo, no pesados, they were amazingly nice!
Festa bilatu eta... aurkitu genuen!! Pub batzuk eta milaka gazte kaleetan. Batean DANZA KUDURO eskatu eta gaueko FEVER momentua izan zen jajja. Gero hainbat “lagun” egin genituen: Egipziar bat, hemengo beste bi, errubio koñazoa.... baina ni rastro de paolo e Francesco.
Gau dibertigarria, hori bai, etxera oinez bueltatzea es muy muy mal. Bueltatzean Quentin gelan genuen, gure zain eta eskuaz kaixo esaten.
Gelakide berria dugu, beldur pixka bat ematen du.
GAUR
Goizean jendeak zarata egin eta gu loak hartu ezinik geundela altxatu eta gosaria hartu dugu. Quentin adorableari betirako agur esan (Veneziara doa orain) eta tren geltokira joan gara Lucarako billetea erostera. Dena ondo atera da (nahiz eta kajero automatikoak hemen lamentableak izan). Orain trenean gaude, kriston usain txarra zuten bi bagoi utzi ostean sekulako sauna den batean. Andiamo a Lucca!!
16.35
Don tenedor, Zurrungatzaile eta Buzz Bunny
Horiek dira eguneko pertsonaiak. Luccarako trenean tipo lodi eta nahiko nazkagarria eseri zaigu atzean (sekulako piurak) ta eserita lotan geratuta Quentinen pareko zurrungak botatzen hasi da. Begiak irekita ere egiten zuen zurrunga! Ito behar zela zirudien.
Horrelako panoramarekin Luccara heldu ta lekua bisitatu dugu. “Pani” aurkitzea ezinezkoa izan denez bokataren ordez pseudopizza-enpanada jan dugu. Gero eguneko orgasmo gastronomikoa izan den izozkia J
Lucca txikia baina oso polita, eta batez ere xarmangarria, da. Joaten ari ginela kale biren artean hurrengo panorama ikusi dugu: kotxe deskapotable zahartxoa Buzz Bunny erraldoi batek gidatua eta atzean tipo bat guri agurka. Tripi momentua zirudien, 3 segundo horiek aluzinazioa izan direla uste dugu.
Azkenik, tren geltokian gazte bat ilea sardexka baten moduan daramala ikusi dugu. Gainera gure aurrean eserita dago bagoian. Benetan, ez dut Italiako moda inoiz ulertuko.
Orain ohera, pixkatxo bat idatzi eta bihar Siena!
2011/06/12
12:09
Igandeak beti igande
Don tenedorren musika infernikoa (benetan, gehien hurbiltzen den hitza da) entzuten eta lotan joan ginen Luccatik Florentziara. Hotelean dutxatu, arropaz aldatu, zertxobait deskantzatu eta gau florentziarrak zer berri zuen ikustera joan ginen.
Betiko lekuan pasta eta pizza afaldu ostean Vodka erosi (dendako tipoak deskontua egin zigun berriz dendara joateagatik, eta berriz ere “edalontzi” nola esaten den irakatsi , ta berriz ere ahaztu genuen) eta Piazza Santa Croce-ra joan ginen.
Festa ondo, jendez beteta berriz ere, Danza kuduro berriz ere, Twist and Shout, Grease bezalako temazoak... lagunak ere egin genituen, batek Francesko zuen izena, baina ez zen digamos, egokia.... Honarte gau polita, oso polita.
Gero? Gero gerokoak. Krisia, Kaosa, eta gogoratu nahi ez dugun momentua. Hala ere aipatu behar ditut lagundu gintuzten bi tipoak, bat Dubaitarra, oso majuak biak. Taxian bueltatu ginen etxera.
GAUR
Igandea, eta igandeak inoiz ez dira onak, Florentzian egonda ere.... 11etatik 14ra arte Hostel osoa (OSOA!!) ixten dute “garbitzeko” ta kriston resakarekin (eta Amaia erdi hilda) egon behar kalean. Gainera igandea denez dana dago itxita ta ezinezkoa da jateko ezer lortzea.
Atzoko solomoa “a palo seko” jaten amaitu dugu. Gero botata egoteko parke bat bilatu dugu baina belar kancerosoa duen parke kutre eta zikina baino ez dugu ikusi. Guztiz RUNGOA (Moskuren omenez)
Orain hoteleko kanpoko partean gaude, amaia banku batean lotan eta ni nire buruaz beste egiteko modu artistikoena pentsatzen.
Aipatzekoak: Quentinek bere potxolotasuna berriz ere erakutsiz nota bat utzi zigun atzo bakoitzari ohean. Nola gorrotatu dezakegu horren ostean? zurrungak ahaztu ditugu jaja.
Artista sexya hotela utzi du gaur
Atzo 12 mila milioi pertsonei esplikatu genien “que noi siamo Basque, non Spagnole. Ma voi habitate a spagna?- Non, a Pais Basco – Ma dove si trova? Bla bla bla
18:15
Nire bizitzako 2 ordu luze eta agonikoen ostean hostela ireki dute eta ohera joan gara. Eskerrrak alarma jarri dugun, lo seko geunden honek jo dueneean...
Egoeraren laburpena: penagarria. Amaiak eskupitajo mode on jarri du eta ni gose naiz.
Oraintxe bertan atzo vespa gorri batekin ateratako argazkia ikusi dugu, ez genuen gogoratzen. En fin, behintzat gau dibertigarria izan zen.
Aperitiboaren zain gaude. Agonia berriz ere.
21.40
Aperitiboa: antiorgasmo gastronomikoa. 8 €ak hartu eta Ponte vechiotik botatzea probetxugarriagoa da, benetan.
Gero buelta bat eman dugu eta ordurarte eguneko gauzarik onena (edo gauza on bakarra) izan den izozkia jan dugu. Gero mutil ikaragarria ikusi ta bueltatxo polit bat eman dugu auzotik, musika entzuten. Orain roomy berria dugula ikusi dugu. Oso polita eta amerikano itxurarekin. Bale, eguna hobetu da 20.00tatik aurrera.
Pd: roomyak 100 años de soledad (gazteleraz!) irakurtzen du. Eskerrak euskeraz aritu garen berari buruz hitz egiten....
2011/06/13
13:07
Larriztoak everywhere
Terrible night, gutxienez niretzat, urduri ipini eta hiruretan awake oraindik. Sofara joan eta berdin. Bihotzak ohe guztia mugitzen zuen, una mierda. Al menos goizean kontsolazio premioa: roommy hot berriak kamiseta eta prakak kendu ditu logelan. Obrigada.
Espainiar batzuk daude albergean, ikusten ditugun lehenengoak.
Sienarakoa busa eta hiri polit honetan bueltaka gabiltza. Planoak 0,5 € balio du, ez diot Amaiari utziko, badaezpada ere...
14:28
Conclusions about siena:
-Jendeak ez du Allbran jaten, denak amargatuta daude. Ez dute txortan aina egiten.
-Kalean gora, kalean behera
- Larriztoz beteta dago, baina momentuz mutil guporik ez.
-Jendeak ez daki ezkontza batera ondo jantzita joaten: nobia kriston plataformekin eta neska bat buruan lore erraldoia.
-Polit-polita da.
Komuera joateko ordaindu behar izan dugu, izozki goxo bat jan eta orain belarrean goxo-goxo etzanda gaude J
21:50
Arratsalde polita larre batean etzanda, busa pentsau baino lehenego hartu eta disko sesioa egin dugu bidaian.
Albergean roommy berria dago Ez da hoyt Josh (horrela izendatu dut) baina oso majua da, Quentin bezala Californiakoa. Logan du izena eta Basque Countrya ezagutzen zuen nongoak garen azaldu diogunean! (erasmusean Irlandan egonda basque bat ezagutu omen zuelako) 20 urte ditu, etxera heldu eta 21 egingo ditu legalki edan ahal izateko, baina 15etik egiten du hori jada....
Betiko leura joan gara afaltzera (kriston goxearekin por cierto)ta gero kalean beste egunean ikusi genituen italiar pulpoak ikusi ditugu, tipoak ez du kamiseta arrosa hori inoiz kendu behar??
Gero Crep goxoa jan eta Ponte Vechio ikustera eseri gara beste zubi batean, momentu oso romantikoa, saguzarra inguruan dagoela ahaztuta...
Gure izenak idatzi dutugu ponte vechion eta biharko restaurantea aukeratu
Gutxienez hiru paolo eta francesko ikusi ditugu eta mutil oso guapo batek motorretik (vespa batetik!!) agurtu gaitu (penoso el momento “para la motooo!!”) kamiseta arrosako mutila berriz ere ikusi dugu.
Albergean roomy berriak: parejita bat ¬¬, behintzat neska zurrungatzaileak joan egin dira... petarda batzuk ziren.
Gaurko gauaren beldur naiz.
2011/06/14
14:06
Azken eguna
3 minutu eta lo seko geratu nintzen ni atzo. Hala ere Logan nahiko berandu etorri omen zen eta zarata handia egin zuen. Amaiak entzun zuen eta ez du horren ondo lo egin.
Check out-a egin dugu eta Fiesolera joan (Stefanok gomendatutako miradorea). Florentzia oso-osoa ikusten da hortik. Gero zentrura, Duomo ikustera ta hemen kandela bat piztera Amaiaren amonarentzat.
Pizza goxo goxoa jan eta orain beroak itota gaude parke batean. Yupi.
15:30
Erdi hilda geundela merkatura joan gara (zeozer egitearren) eta piazza della Independenzia bilatu dugu ea hor gerizpea zegoen. Sekulako poza gurea itzal handia egiten zuten zuhaitzak ikustean. Gainera iturria zegoen! Omenaldia merezi du horrek koaderno honetan. Ordu erdiz egon gara iturriak nola funtzionatzen zuen jakiteko, baina merezi izan du.
Belarrean etzan eta txori eta usoak gu akosatzen hasi dira. Hala ere txoriak oso potxoloak dira eta bati Timmy izena jarri diogu, bueno, diot.
00:48
Parketxoaren ondoren kafe (kaputxino oso kutrea) leku bitxi batean eta merkatua berriz ere. Ibiliz betiko plazara ailegatu eta orain gerizpean zegoela ikusita berriz ere etzan gara eta bi orduz hitz egin bizitzaren tranzendentziaren inguruan.
Afaltzeko orduan fitzaturiko lekuan ensalata, broceta eta spagetti bolognesa jan ditugu, tutto molto bene, bravo! Gainera kulebroia izan dugu: Kamarero guapoak bere lige atzerritarrarekin erdi-bronkan zebilen.
Gero bueltatxoa eta izozki goxo-goxoa. Jende asko eta oso elegantea kalean. Dendak oraindik irekita, uste dugu modaren jai bat dagoela. Bapatean globo pila bati lotutako neska ikusi dugu airean akrobaziak eginez, bravo berriz ere. Gero ponte Vechiori agur esan eta gizon bat ikusi dugu berdina egten, bizikletarekin hara joan eta bera bakarrik horizontera begira geratu da, unibertsoan pentsatzen edo...
Albergean maleta hartu eta berriz busa, honek kriston frenazoa egin eta ni birritan jausi naiz maletarekin. “gracias por hacerme perder toda la dignidad en tres segundooooos!”. Amaia kriston barreak egin ditu horren kontura.
Orain betiko plaza/parkean, belarrean etzanda 3ak eman arte itxaroten. Amaia lo.
2011/06/15
Ciao Bella
10:30
Hotzaren hotzaz bus geltokira joan ginen eta beste mendigoen moduan hor eseri ta birrafaldu. Logura, sekulako logura. Autobusean Giacomo deituriko mutilaz maitemindu da Amaia biak lo seko jausi aurretik. Azkenik lo pixka bat!!
Baina oso gutxi, ordu batean aireportura ailegatu baikara. Hemen sekulako pena eman dugu lurrean etzanda lo egiten saiatzen. Amaiak dignitatea galdu du eta nik jada ez nuenez hipotekatu dut etorkizunean izango dudana. Gainera hau guztia Giacomoren aurrean. Mamma mia! Jajaja
Hotza berriro ere, ezin loak hartu eta mala ostia izugarriaz. Aulkietan edonola etzan eta lo pixkat egin dugu. Esnatu garenean (ryan aireko megafonia madarikatuagatik) mundu guztia geneukan begira. Yupi!
“Gosaltzera” joan eta bidai osoko lehenengo euskaldunak ikusi ditugu.
Hegazkinean igo, agur Florentzia. Pisako dorrea ikusi dugu, zerutik. Hegazkinean lo (megafoniak molestatzen ez zuenean behintzat).
Agur Florentzia, agur Italia.
Eta orain zer ostia? Gure bizitzak ditugu zain, baina pikutara joan litezke biak eta mundua ikustera joango ginateke gustora.

