18/08/2011
18:30
Lerman, Madrileko busak egin duen atsedenean nago orain, amatxok prestaturiko fruta goxo goxoa ta bokata janda. Hemen beroa egiten du, gogoratzen dut oraindik Abenduan joan ginenean…. Teo elur-panpina zegoen izkinetariko batean… Ta Moskuko bidaia! Hori ere gogoratzen dut, komunean egindako pintada ikusi nahi nuen, vaina komun horiek txapauta daude, komun berrietan hormak garbi, pintada gutxirekin, empezando de cero, página en blanco. Ironia?
Benalmadena ere gogoratzen dut, nahiz eta horretan koadernorik idatzi ez genuen… Ta hemen nago, Danimarkarako bidean, egia esan, koaderno hau nakar bakarrik idazten dudan lehenengo aldia da, arraroa da inori zer jarri nahi duen ez galdetzea L
Oroitzapenak? Ehundaka, vaina pelikula bat ikusten etorri naiz, nahiago du tez pentsatu, dana atzean utzi behar badut, zertarako akordatu?
Ondoan neskato bat dut, ez dakit nongoa dan vaina ingelesez egiten dau, agian Amerikarra? Ta orain Julenek esango zuen “thanks for the info”. Ikusten? Ezinezkoa ez gogoratzea… Neskatoa mimada hutsa da, por cierto, info gehiago juls, jajaja.
Atzea gazte batzuk Mari Jaiari buruz ari dira hitz egiten, jum.
19/08/2011
07:30
Atzoko bidaia errez egin nuen, XMen orineges eta Jack Black-en “Gulliver” ikusten, gero Gemma lehengusina eta Carlos bere mutilarekin elkartu nintzen. Pozten naiz bidaia zatitzeaz, beren etxean Pikatxu katua (zoragarria) ezagutu eta etxean egindako pizza jan baikenuen J. Lo egiterako orduan bero ikaragarria, izotzez beteriko ur edalontziak edaten nituela amestu dut gau osoan, euskaraz amestu gainera! Nabaritzekoa, nitaz akordatu ziren sms nokturnoak, milesker gentuza!!
Oraindik Madrilen nago, aireporturako metroan, Gemmak pizkat negar egin du despeditzerakoan, la quiero J. Trenean berdez jantzitako “Jornada Mundial del aJuventud JMJ” boluntarioak everywhere… sin comentarios.
Ahh! Abentura hasi da!
9:14
Abentura? Abentura ez dakit vaina gafe hasi da dena delako hau. Aireportura ondo heldu arren check-in delakoa egitean All Brawn asko jan behar zuen tipak “atenditu” (¿?) nau ta nire maleta txikia (eskukoa, 2 daramatzat, erraldoia ta txikia) kutxa metaliko batean sartarazi du eta kabitzen ez zenez fakturatu behar nuela esan. Asuntoa da nire eskuko maleta OFIZIALKI homologatuta dagoela, vaina tipak esan du “Para Spanair no”. Putakumea! 100€ ordaindu bejar izan ditut maleta 7kg pisatzen zituelako! 100!! Erdinegarrez joan naiz ordaintzera, baina gero malaostia mode on jarri eta keja bat jarri dut. Ez du ezertarako balio seguruenik, baina e-mail eta gutun mordoa bidaltzeko prest nago, 100€ galdu ditut, baina entzungo naute.
Gainera orain ipod-a jarri ta “welcome home” lehenengo abestia, te ries de mi?
Behintzat Gemmak (lehengusinak) esan dit soilik dirua dela galdu dudana, ta horrek esan nahi duela gauza on asko gertatuko direla Danimarkara ailegatzean. Let’s hope so!
Behintzat ondo (erdi-ondo) lo eginda nator, bestela negarrez egongo nintzen. Ez dut oraindik negar egin, nahiz eta maletekin disgustoa izaterakoan mundu guztia faltan botatzen hasi naizen. Gajes del oficio, I guess. Behintzat Gemmarekin hitz egiten nagoen bitartean kontroleko kola amaitu ta ez dut denbora luzez itxaron behar izan. Orain nire “gate” an nago enbarkearen zain. Onartu beharra dut, oraindik ere emozionaturik nago, akojonatuta, baina ilusio handiarekin.
Esan dut jada Madrilen egiten duen bero nazkagarria?
Pd: ahaztu zait esatea, baina 11:25ean, nire hegaldia ateratzen den ordu berean, Mallorka eta Moskura doazen hegaldiak daude ere, Amaia Mayorkara doa egun batzuk barru, ta denok dakigu zergaitik dan Mosku honen berezia. Hegaldia konprobatu behar dudan bakoitzean han ikusi ditut, detalle polita.
Bale Amak deitu nau bronka botaz, eskerrik asko ama, pikutara dena.
12:05
Hegazkina airean, Ipod-a musikarekin, sagartxoa jaten ta zapatak kenduta! Egia esan, amarekin bronka edukita ere, joder! Que ganas tengo! Kostaldea ikusten da leihoik, agur Madrileko paisai lehorrari.
Enbarkerako ilaran lehenengo Danesak ikusi ditut, joder! Ah ze mutilak, benetan! Nada que ver con los rusos. Adinekoak ere politak dira ta! Spanaireko abioia una caca, iaia ryanairen estilokoa, txikiagoa inkluso...
Nire ondoan neska bat dago, liburua ingelesez duen arren, eskumuturrean Osborneko zezena du tatuaturik, quite lamentable...
15:35
Hegazkina heldu da... baina ez, ez dut busa hartu, info-n esan didate USTE DUTELA busean bertan ordaindu daitekeela (let’s hope so... bestela... trena Copenhagera?)
Lurrartzea poluta izan da, hodeien artetik bat-batean paisai polita atera da, I think I’m gonna love Denmark. Orain 3 orduko itxaron denbora, berri ona? Pelikularen bat ikusten arin pasatuko dela denbora.
Nire atzean italiar batzuk daude J
18:35
Abian berriz ere! Amaiarekin busean ordaindu daitekeela (ta honek internet bidez reserba egin ostean) Iron Man 2 ikusi dut portatilarekin lasai lasai eta Croissant goxo goxoa jan. Busa itxarotean urduriago jarri naiz baina maletak bere tokian utzi eta dena ondo atera da.
Txoferra ez da batere itsusia (James Bond berriaren antza du) ta oso amablea gainera.
Orain Copenhagen sartuko gara J, itsasontziak ikusten ditut jada. Aurreko tokian jarri naiz dena ikusi ahal izateko. Ta bueno, egia esan parada ez galtzeko ere, baina azkena dela ikusi dut, fiuuu.
Mugimenduan berriz ere!
20:58
Conpenhague irlan dago, ta gu penuntsulara goaz! Ferry-an sartu da busa ta 1h 10min barru bueltatu behar gara, bitartean, barquito J. Honetaz enteratzeko galdetu behar izan dut nozki... birritan gainera!
Pd:Izugarria ikusi dudan zeru-iluntzea.
00:18
Ferryan nire eserleku kideari jarraitu diot buserako bidean ez galtzeko ta azkenean heldu naiz Aarhusera!! (aviso a navegantes, se pronuncia OGUS o algo asi, r francesa) Katrine, nire mentora, zain neukan ta oso majua izan da, autobuses heldu gara etxera ta sekulako etxea da! sukalde erraldoia ta logela polit polita, baina hutsik! jajaja, ez dut ezta mantarik... jaja eskerrak lo sakua ekarri dudan :)
Ta orain? orain bizitza berria!
No hay comentarios:
Publicar un comentario